Zine Forum saioa egingo dute eguenean Anaiarten

2013/10/08
Alzheimerra bezalako gaixotasunak dituztenen zaintzaileen inguruko dokumentala ikusi eta gai horren inguruan ariko dira Maria Victoria Lucero eta Felix Peña mutrikuarra.

Endekapenezko gaixotasunak edo gaixotasun degeneratiboak. Hori da, eguenean, hilak 10, 17:00etan, Anaiarte biltokian landuko duten gaia.

Gipuzkoako Alzheimer AFAGI elkarteak, Aldundiak eta Udalak elkarlanean prestatutako zine forum saioa izango da eguenekoa. Anaiarte elkartearen laguntza izan dute horretarako.

Gaiaren lanketarako, alde batetik, Oskar Tejedorrek idatzi eta zuzendutako Cuidadores/Zaintzaileak dokumentala ikusteko aukera egongo da; eta beste alde batetik, AFAGIko kide Maria Victoria Lucero eta Felix Peñaren esperientziak entzun ahal izango dira. "Ateak zabalik daude bertaratu nahi duten guztientzat", aipatu dute antolatzaileek.

Hona hemen bertan eskainiko den dokumentalari buruzko trailerra: