IKASKETA GELAK

ARAUDIA  

1. Helburua:
Gazte zein helduei zuzenduriko ikasketa gela bat eskuragarri jartzea da ikasgelen helburu nagusia.
Herritarren ikasteko guneen beharrei erantzuteko asmoz, bakarka ikasteko bi gela jarri dira.

2. Kokapena eta aforoa:
· Zabiel Kultur Etxeko ikasgela, Erdiko kale 28, beheko solairuan kokatua. 12 pertsonarentzako aforoa du.
· Konde kalea 18ko lokaleko ikasketa gela. 18 pertsonarentzako aforoa.

 3. Guneen egokitzapena:
Bi guneetan izango dira ikasteko mahaiak, aulkiak, komunak, WIFI konexioa eta igogailua,
irisgarritasun aldetik.
Kultur Etxeko ikasgelan, gainera, erreferentziazko eta kontsulta-lanerako hainbat liburu dago
eskuragarri.

4. Ordutegiak:
· Zabiel Kultur Etxeko ikasgela Liburutegiko ordutegiari lotuta egongo da.
· Konde kaleko ikasgela, aldiz, goizeko 6:00etatik gaueko 24:00etara egongo da zabalik, urteko
365 egunetan.

5. Adina:
16 urtetik gorako ikasleei zuzenduta daude ikasketa gelak.

6. Sarrera-kontrola:
Giltza elektronikoak erabiliko dira, eta liburutegian egin behar da eskaera, dagokion inprimakia bete eta
erabiltzaileen erregistroan izena eman eta gero. Horretarako, eskabidea bete eta NAN agiriaren
kopiarekin batera aurkeztu beharko da.
Esparruan sartzeko giltza PERTSONALA ETA BESTERENEZINA da, eta irregulartasunik gertatuz
gero, erregistratutako erabiltzailea izango da erantzulea.

7. Kostua:
Ikasketa gelaren erabilpen zerbitzua 5€-koa da. Txartela galduz gero, liburutegiko arduradunei
jakinarazi beharko zaie lehenbailehen, txartela baliogabatzeko.
Txartela eskuratzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa:
· Inprimakia beteta.
· NAN fotokopia.
· 5€-ko transferentziaren ziurtagiria.

8. Betebehar orokorrak:
· Bakarka ikasteko guneak dira. Beraz, ISILTASUNA zaindu behar da beti. Mugikorrak itzali edo
isiltasunen jarri behar dira. Hitz egin beharra badago, kalera atera beharko da.
· Ikasketa gelak modu egokian erabili behar dira. Erabiltzaileek Ikasketa Gelak egoera txarrean
aurkituz gero, liburutegiko langileei edo udaltzainei jakinarazi beharko diete.

· Txartela pertsonala da eta ezin zaio beste pertsona bati utzi. Txartelik gabe ezin izango da ikasketa
gela erabili.
· Eserlekuak ezin dira gorde eta materialak, atseden labur baterako ez bada, ezin dira aulkietan ezta
mahaietan ere utzi.
· Ezin izango da materialik utzi geletan.
· Ezin da erre, jan edo ura ez den beste ezer edan.
· Erabiltzaileen intimitatea babestu eta errespetatzeko asmoz, ez da argazki- edo bideo-kamerarik
erabiltzen utziko Zuzendaritzaren baimenik gabe.
· Ikasgelatik ateratzen den azken pertsonak argiak itzali eta lehioak itxi beharko ditu.
· Ikasketa gelan dauden gainontzeko pertsonak eta inguruko auzotarrak errespetatu behar dira.

9. Arau urratzeak:
Erabilpen araudi hau urratzeak txartel elektronikoa baliogabetzea ekarriko du zuzenean, sarrera behin
behinekoz edo behin betikoz galarazita. Horretarako, udalak izango du eskumen osoa, sor litezkeen
kalteei erantzuteko eskatuz.

10. Erabiltzaileen babesa:
Erabiltzaileak edozein unetan erabili ahal izango du Ikasketa Gela zerbitzurako eman dituen datuak
atzitu, zuzendu, ezeztatu edo aurka egiteko eskubidea.

 

IKASKETA GELAK ERABILTZEKO IZEN-EMATE ORRIA

 

COVID 19 ezohiko egoera.

 Covid 19 egoeran gauden bitartean segurtasun distantzia mantendu behar dugunez aforoa mugatuta dago. Ikasketa geletan dauden seinaleei kasu egin.