Txantxangorri Aisialdi Taldea

  •  Zer da:

Txantxangorri Aisialdi Taldeak (IFK-G20900718) haurrekin egiten du lan.
Aurrez planifikatutako Urteko Ekintzen Programa du helburu.

 

30 begiraletik gorako lan talde ederra osatzen du Txantxangorri Aisialdi Elkarteak. Aisialdira zuzentzen dute beren jarduna, jolaserako guneak eskainiz. Haur eta gaztetxoentzako pentsatutako eta diseinatutako Ekintzen Programaren bidez, aisialdi hezitzailea eskaintzea dute helburu. Jolasaren eta jostailuen bidez, haurra garatzeko helburu zabalagoa lantzen da. 

 

 

Txantxangorriren Blog-era zuzenean sartzeko sakatu hemen

  • Helburu orokorrak:

 . Haurrei jolasteko eta harremanetarako gune egokiak eta hezitzaileak eskaintzea.

 

.  Haurraren nortasunaren garapenean laguntza eskaintzea eta baloreetan heztea.

 

.  Haurrei euskal kulturan erakustea eta giro euskalduna eskaintzea, erabilera ohiturak sendotuz eta indartuz.

 

.  Adin bakoitzerako egokiak diren ekintzak, jolasteko aukerak, giroa eta lagunak eskura izatea lortu nahi da.
Hezituz haztea da lortu nahi dena.

  

Txantxangorri Aisialdi Taldea: 2023ko Udalekuak.

Uda hurbiltzen ari da, eta honekin batera badatoz aurtengo Txantxangorriko Udatxiki eta Udabentura ere. 

 

 Hemen duzue udalekuetako diptikoa (informazio orria) eta baimen orria, Mutrikuko eskoletan eskuz banatu direnak.  Luardo Etxean eskuz entregatu beharko dituzue bi dokumentu hauek:

Sakatu linkak dokumentuak deskargatzeko


  

 Txantxangorri Aisialdi Elkartearen kontaktua: