Agurra

  

Mutrikun, 2018ko abenduan

Bazkide /erabiltzaile agurgarri hori:

 

Mutrikuko Udal Kirol Zerbitzuetatik GABON ZORIONTSUAK eta 2019 URTE BERRI ON opa nahi dizuegu udaleko ordezkari eta kiroldegiko lan talde osoaren partetik.

 

 

Zugana jotzen dugu beste behin, Mutrikuko Udal Kiroldegiak eskaintzen dituen zerbitzu guztietan, izan KIROLDEGIKO BAZKIDE zein zuzendutako saioen ERABILTZAILE moduan gugan jarritako konfidantza eskertzeko asmoz. Datorren urte berrian elkarrekin lan egingo dugun itxaropenarekin zuen esku jartzen gara.

 

Gabonetako zoriontze gutun honen atzekaldean 2019 urteko instalazioaren irekiera, bere ordutegi eta guzti, ikusi ahal izango duzu.  Udaleko web orritik (www.mutrikukoudala.eus ),  zein Kiroldegiko Harrera Zerbitzuan  kiroldegiak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak izango dituzu eskura: aipatutako 2019 urteko egutegia, aktibitateak, eskaintza berriak, prezioak, izen emate orriak e.a…

 

Urtarrilean zehar 2019 urteko bazkide-kuoten berritzeei ekingo diegu automatikoki. Baja eman nahi izanez gero, abisatu Kiroldegiko Harrera Zerbitzuari. Zuen konpromisoa saritu nahi dugunez, ez dugu prezioen inongo igoerarik aplikatuko. Behar gehien dituzten taldeekin gogoratzen geranez, gazte ikasleek, langabetuek eta jubilatuen taldeek, deskontu bereziak izango dituzte. Instalakuntza eta zerbitzu onenak zuri eskaintzea da gure helburu.

 Adeitasunez,

                                               Josebe Astigarraga Lete                                                                           Lehen Alkate ordea / Kirol zinegotzia