KIROLDEGIKO ERABILTZAILEOI PASAPORTE COVIDARI BURUZKO JAKINARAZPENA

Erabiltzaile agurgarria:

Honen bidez jakinarazten dizugu, Osasun sailburuaren azaroaren 17ko Aginduaren eta Lehendakariaren abenduaren 14ko Dekretuaren arabera, nahitaezkoa dela Covid ziurtagiri digitala eskatzea kiroldegi, gimnasio eta jarduera fisikoa eta/edo kirola egiten den barruko beste espazio batzuetan.

Baldintza hori ez da beharrezkoa izango 12 urtetik beherako pertsonak sartzeko.

Beraz, hemendik aurrera eta Agindua indarrean dagoen bitartean, establezimenduan sartzean,kiroldegiko arduradunak Europar Batasuneko Covid Digital Zirutagiria (QR) erakustea eskatuko dizue, benetakoa dela egiaztatzeko.

Oraindik ziurtagiri digitalik ez baduzu, www.euskadi.eus/coronavirus webgunean eskura dezakezu.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen laguntzagatik eta normaltasunera lehenbailehen iristea espero dugu.

Agur bat,

Mutriku, 2021eko abenduaren 17an.

 

Mutrikuko Udal kiroldegiko lan taldea
Laura Anda - Deñe Azpiazu - Maite Aranbarri – Nieves Gonzalez -Ane Urreizti -  Iñaki Mateos - Edorta Marquez - Mikel Mariezkurrena