Guraso eta ikasleei

 

Klaseen Iraupena

  • Musika eta Mugimendua 1 (4 urte): 30 minutuko bi saio astean.
  • Musika eta Mugimendua 2 (5 urte): 30 minutuko bi saio astean.
  • Musika eta Mugimendua 3 (6 urte): 30 minutuko bi saio astean.
  • Musika eta Mugimendua 4 (7 urte): 45 minutuko bi saio astean. 

  • Musika Mintzaira : 45 minutuko bi saio astean.
  • Musika Mintzaira (helduak): 45 minutuko bi saio astean. 

  •  Korala : 30 minutuko saio bat astean.
  • Madalen Txiki Abesbatza : 60 minutuko saio bat astean.
  • Madalen Abesbatza : Bi saio astean, bat 30 minutukoa eta bestea 60 minutukoa.

 

Musika-tresna taldeen iraupena taldeen arabera dago antolatua, beraz, talde guztiek ez dute iraupen berdinik.

Musika-tresnen klaseak bakarka izanez gero, 30 minutukoak dira, eta aldiz, ordubetekoak, 2 ikasle osaturikoak  badira.

Argi dago honekin bakarrik ezin daitekeela musika-tresna bat jotzen ikasi. Irakasleak adieraziko die nola ikasi behar duten etxean.

 

Ikasketa

Musika-tresnan hasi berriak diren ikasleek eskolan bertan ikasteko aukera izango dute. Musika-tresnaren erabilera ona eta ikasketa lekua txukun mantentzea, ikaslearen ardurapean geratzen delarik.

 

Musika Eskolako Taldeak

Hauetan parte hartzeko, musika-tresnako irakasleak beraien ikasleei adieraziko die noiz dauden prest. Entseiu, kontzertu, ekitaldi eta aparteko gauza guztietara etortzea eta puntualitatea eskatzen zaie.

      • Musika eta Mugimendua 3 eta 4 kurtsoko eta Musika Mintzaira 1 eta 2 kurtsoko ikasleak korala egitea derrigorturik daude.

 

Isiltasuna, ordena eta garbitasuna

Pasiloetan isiltasuna eta ordena mantentzea oso garrantzitsua da, sartu-irtenaren ordutegia desberdina baita. Bestalde, debekatua dago dela, ikasgela eta pasiloetan jatea.

 

Notak (boletinen banaketa gurasoei)

Boletinak tutoreak banatuko ditu (musikatresnako irakasleak edota M. eta Mugimenduaren kasuan, dagokion irakasleak) gurasoei, ebaluaketa bakoitzeko azken klasean.

 

Kontzertuetara joateko gomendioa

Eskolak antolatzen dituen kontzertuetara, guraso eta ikasleei joatea gomendatzen dizuegu.