EZ NAHASTU- DESENRÉDATE-. MUTRIKUKO SALTOKIEN ESTRATEGIA DIGITALA BULTZATZEKO PROGRAMA

2021/10/16
Mutrikuko Udalak EZ NAHASTU-DESENRÉDATE programa jarri du abian, kanal digitalek bezeroekiko harremanean -egungoak eta potentzialak- funtsezko zeregina dutela uste duten herriko saltoki guztiei irekitako ekimena izango da. Hala ere, askotan zalantzak dituzte plataforma digital horiek modu egoki eta eraginkorrean erabiltzen ari ote diren.

EZ NAHASTU-DESENRÉDATE hasierako webinar batek eta %100 pertsonalizatutako saio multzo batek osatzen dute, eta soilik zure saltokiaren beharretan eta zure negozio-estrategia eta filosofian zentratuta daude. Horretarako, programak Social Median aditua den aholkulari batek parte hartuko du. Gehien komeni zaizun ordutegian, zure dendan bertan edo bideo-dei bidez. Sare sozialei buruz beti jakin nahi izan duzun guztia irakatsiko dizu, inoiz galdetzeko aukerarik izan ez duzuna.

Beraz, zure zalantza teknikoak eta estrategikoak kontsultatzeko aukera paregabea da. Ikasteko eta probak egiteko. Zure argitalpenen ikusgarritasuna nola hobetu ulertu ahal izango duzu, zure lana hobeto antolatzen lagunduko dizuten tresnak ezagutu, sareetako publizitateak nola funtzionatzen duen ulertu, Facebooken edo Instagramen zozketak egiten ikasi, WhatsApp-a zure bezeroekin duzun harreman komertzialean nola integratzea pentsatu eta hori legezkotasuna betez egin, eta, noski, zure ekintzen emaitzak sare sozialetan aztertzen ikasi.

Plazak mugatuak dira, Mutrikuko 15 saltokik parte hartu ahal izango dute programa honetan. Zure negozioa sare sozialak modu eraginkorrean erabiltzen ikasi duten negozio-talde honen parte izan daiteke, baliabide eta tresna profesionalak erabiliz.

Datorren urriaren 22an, 14:30ean, programaren aurkezpena egingo dugu online, eta xehetasun handiagoz azalduko dugu zertan datzan eta nola parte har dezakezun.

Aurkezpenera joan nahi baduzu, erregistratu ekitaldian eta konektatzeko informazioa helaraziko dizugu: https://bit.ly/aurkezpenaeznahastu

Behin betiko inskripzioa: bit.ly/eznahastu Plazak mugatuak dira!

Zalantzarik baduzu, deitu 943 60 33 78 telefonora edo idatzi koordinatzailea.mutriku@gmail.com helbidera.

Deskargatu pdf-a.