Mutrikuko Merkatu Plazaren Azterketa - AURKEZPEN PUBLIKOA

2021/10/16
Mutrikuko Udalak Mutrikuko Merkatu Plazaren azterketa bat garatu du 2021-eko lehen sei hilabeteetan. Horretarako parte hartze prozesu bat garatu zen Merkatu Plazaren inguruko hausnarketa partekatu bat lantzeko asmoz.

Merkatu Plaza zein Merkatu Txikia elikagai ekoizle- egileen eta kontsumitzailearen arteko topaketa-gune tradizionalak dira. Eragile ezberdinen arteko loturak, topaketak eta sinergiak ahalbideratzen dituzten uneak naturalki sortzeko ahalmena dute eta gune hauek mantentzea zein garatzea eta herritarrentzako kalitatezko eskaintza aberatsa lortzearen aldeko apustua egingo du Mutrikuko Udalak.

 Azterketa proiektu integral honen hausnarketa prozesuan, banakako zein taldekako elkarrizketak burutu dira Merkatuko eta  herriko eragile sozioekonomiko nagusiekin. Horrez gain parte hartze prozesuan izandako iritzi eta ekarpenen analisia egin ondoren, interbentzio maila ezberdinen proposamen garatu eta herriko errealitatea zein udal aurrekontuetara gehien egokitzen den proposamen bat prestatu da.

Azkenik lan guztia proiektu batean laburbildu  da non Mutrikuko Merkatu Plazaren datozen urteetarako misioa eta ikuspegia jasotzen diren .  Gida-orri bat   zehaztu da egitekoak faseka garatu ahal izateko.

Planean 5 ekintza ardatz jaso dira. Merkatu Plaza berari eta azpiegiturei zuzendua, Merkatuko bezero komunitatea eta kanpo komunikazioa lantzeko ardatza; Merkatu Plazaren animazio ekintzak biltzen dituen hirugarren bat, lehiakortasuna, formakuntza eta azokarien beharrak jorratzen dituena eta, azkenik, guzti hau koordinatzeko beharrezkoa den Gobernantza edo lan taldeari dagokiona. Ardatz hauetan hainbat ekintza jasotzen dira, batzuk lehendik martxan zeudenak, beste batzuk abian jartzen ari garenak eta baita etorriko direnak ere; Plan integral bat osatzen duen gida-orria izateko asmoa dauka plan honek.

 Plana herritarrengana zabaltzeko gogoz, Mutrikuko udalak aurkezpen zabala prestatu du, Urriaren 21ean, osteguna, arratsaldeko 19:00tan Zabiel Kultur etxeko hitzaldi aretoan.