Hotelak eta pentsioak

Hotelak Mutrikun

Arbe Hotela

Mutrikutik Debarako bidean dago Arbe Hotela, abangoardia diseinuko hotel familiarra,  kantauriar itsasoko ikuspegi bikainarekin eta igerileku apartaz gozatzeko aukerarekin.

Ingurumenean interes berezia dute Arbe Hotelean eta horren adierazgarri, hotelak beroketarako duen geotermia sistema da.

Berrikuntza ere maite dute eta hatz marka digitalaren bidez irekitzen dira logeletako ateak.

 

Mendi Azpi Rooms 

Mendi Azpi Rooms herriko sarreretako batean kokatzen da, Mutrikuko hirigune historikotik 5 minutura.  Check in automatikoa duen alojamendu modernoa da. 2023an irekia, 7 logela ditu,  horietako bat ezgaitasun fisikoa dutenentzako egokitua. Lorategi ederra du. 

 Mendi azpi rooms argazkia

Mendi Azpi Etxea

Diseminado Mutriku Barreiatua 17 
20830-Mutriku  
Tel. +34 688 748 518 
info@mendiazpirooms.com
www.mendiazpirooms.com
Kokapena GoogleMaps-en