Arkitektura modernoa

Mutrikun Gantxegiren lehen etaparen adierazgarri bikainak geratzen dira, hala nola, Elu, Larreina, Ruiz Iparragirre edo Imanolenea etxeak.

Luis Peña Gantxegi arkitektua, Euskal herriko arkitektura modernoaren erreferente nagusietakoa izan da 50. hamarkadatik, 2009an hil zen arte.

Oñatin jaio zen arren, Luis Peña Gantxegi arkitektoa Mutrikuri oso loturik egon zen bizitza guztian eta bere lanaren adierazgarri bikainak utzi ditu herri honetan eginiko hainbat eraikuntzetan.

Luis Peña Gantxegik Arkitektura post-arrazionalista eta arkitektura organikoa izango ditu eredutzat hasieratik, baina hauen interpretazio erabat pertsonala egingo du, Euskal Herriko arquitektura tradizionala ere kontutan izanik arkitektura propio bat garatuaz.

Mutrikun Gantxegiren lehen etaparen adierazgarri bikainak geratzen dira, hala nola, Elu, Larreina, Ruiz Iparragirre edo Imanolenea etxeak.