Berdel eguna

Mutrikun ospatzen den jai handia da Berdel Eguna. 2022an apirilak 2a larunbatean ospatuko da.

Berdel egunaren ibilbidea luzea da; garai batean berdela asko arrantzatzen zen, baina jendeak ez zuen arrain hau ezagutzen eta oso prezio baxuan saltzen zen. Gure kostaldeko arrantzaleen onurarako kanpaina ederra izan zitekeela pentsaturik, 1993an egin zen  hausnarketa prozesu baten ondoren berdelaren kontsumoa potentziatu behar zela erabaki zen eta testuinguru honen barruan sortu zen Berdel Eguna.

Ordutik hona, urtero  ospatu da jai hau eta dagoeneko, Mutriku herriaren izenari lotzen da arrain gozo hau.  Berdel Egunean, herriko eta inguruko sukaldariek prestatutako errezeta ezberdinekin  sukaldatzen da berdela, eta egun horretan Mutrikuko Portura hurbiltzen den jendeari dastatzera ematen zaizkio pintxo moduan.  Urtero 25000 razio serbitzen dira, tartean pintxoak, berdel marmitakoa edo berdel errea izanik.

Jai hau herriko jendearen parte hartzeari esker egin daiteke eta urtero urtero, herriko emakume eta gizonek  jai honen antolaketan doan egiten dute lan, elkarlanean Berdel Eguna aurrera aterata.

Euren esfortzuaren ondorioz, Berdelari egin zaion promozio kanpainarekin batera, gaur egun arrain hau askoz ere gehiago apreziatzen da eta salmentan prezio hobea egiten du, dagoeneko baxurako arrantzaldirik garrantzitsuenetarikoa suposatzen duelarik.

 

XXV. Berdel eguna (2022)

 Hona hemen eguneko egitaraua:

Martxoak 25, Ostirala

MUTRIKUKO BERDEL AIPAMENA- LANGUNTZAILEEI ERREKONOZIMENDUA

Martxoak 25tik apirilak 3 arte

- BERDEL EGUNA ARGAZKIETAN- Berdel Eguneko argazki eta kartel erakusketa

 astelehenetik ostiralera 18:00-20:00
 Larunbata 12:00-14:00 / 18:00-20:00
 Igandea 12:00-14:00

Martxoak 26, Zapatua

- 12:00_ BERDEL ERREA. Beheko plazan
Antolatzaileak: Mutrikuko Arraun Taldea.

Martxoak 28, astelehena 

- 18:30_ “ITSASOIKO. ITSASOTIK SASOIKOA” Dokumentalaren emanaldia.
_ EUSKAL HERRIKO ARRAINEN GIDA – ren aurkezpena
Antolatzaileak: Ondarroa 12 Mila eta Bizilur elkarteak.

Martxoak 29, asteartea

- 18:30 BELAUNALDI- ERRELEBOA BAXURAKO ARRANTZAN. Mahai ingurua. Zabiel hitzaldi aretoan. 

Martxoak 30, asteazkena 

- 18:30_ BERDEL ETA TXAKOLI EZKONTZA. Arku Gain Elkartean.

Kofradia- Itsas etxeak lagunduta.


Mikel Garaizabal, Euskal Herriko edarien kulturaren dibulgatzailea, Xanti Ríos "Piper" herriko sukaldariak eta Miguel Angel Anakabe arrantzaleak lagunduko digute berdela eta txakolinaren arteko lotura dastaketa baten bidez ezagutzen

Prezioa: 5€ / Izen ematea: turismo@mutriku.net edo 943 60 33 78

Martxoak 31, osteguna

- 19:00tik aurrera BERDEL PINTXOPOTEA herriko taberna batzuetan 

Apirilak 1, ostirala

- 19:00tik aurrera BERDEL PINTXOPOTEA herriko taberna batzuetan
- 22:00- III. BERDEL TXAPELKETA FINALA. Miruaitz frontoian. Antolatzailea: Danok bat

Apirilak 2, Larunbata. XXV. BERDEL EGUNA

- 10:00-14:00- IZAN ARRANTZALE. Haurrentzako arrantza tailerrak portuan (Astilero moila). Kofradia- Itsas- Etxeak lagunduta.

- 10:30- 15:00_ ARTISAU ETA SORTZAILEEN AZOKA. Txurruka plaza. Antolatzailea: Eixu artisau elkartea.

- Goizeko 10.00_ MUTRIKUKO XV. BELAUNTZIEN ARTEKO TXAPELKETAREN HASIERA. Antolatzailea: Kalatxori bela elkartea.

- 11:00_ GRABNI BANAKAKO TXAPELKETA Gipuzkoa Vs Bizkaia. Antolatzailea: Euskadiko Pilota Federazioa.

- 11:00_ MERKATU TXIKIA: MUTRIKUKO EKOIZLE ETA ESKUALDEKO GAZTAGILEEKIN. Portuan.

- 12.00_ HERRIKO ABESBATZEN KONTZERTUA Zabiel Plazan.

- 13:00_ BERDEL PINTXO DASTAKETA HERRIKOIA Mutrikuko Portuan.

- 13:00_ TRIKITILARIAK herriko kaleetan zehar.

- 16:00- GRABNI BINAKAKO TXAPELKETA Gipuzkoa Vs Bizkaia. Antolatzailea: Euskadiko Pilota Federazioa.

- 18:00- Kontzertuak portuan:
            ERRIETAN
            GOZATEGI