PONENCIA DE PAULA KASARES: ZEUEK DUZUE GILTZA. HAURREN HIZKUNTZA PORTAEREI ERAGITEKO BIDEAK

  • Cuándo 25/10/2022 de 18:00 a 19:00
  • Dónde ZABIEL KULTUR ETXEA

 

 Nola motibatu semea/alaba euskaraz egin dezan? Nola eman euskarari toki handiagoa etxean bikotekideak ez badaki? Guk etxean euskaraz egiten dugu baina, garrantzitsua al da haurrak bere bizitzaren esparru guztietan euskara hurbil izatea? Oso inguru euskaldunean bizi gara baina erdara nonahi dagoela ohartzen gara, nola indartu etxetik euskararen erabilera eta nola osatu eskolak egiten duen lana?

Agian, kezka horiek eta antzekoak dituzu buruan. Horretarako Mutrikuko Udalak Haurren aurrean, helduok heldu saioa antolatu du haurrak euskaldun hazi nahi dituzuen familiontzako, euskaraz dakizuenontzat eta ez dakitenentzat, familia orok duen egiteko garrantzitsuaz aritzeko. Izan ere, berebiziko garrantzia du familia euskara kontuetan aktiboa izatea eta haurraren euskaraz jabetzeko prozesua sendotzea, elikatzea eta aberastea.

Hizlaria Paula Kasares soziolinguista eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea izango da eta hitzaldia, saio magistrala baino gehiago, hizketaldi irekia, zuen galderei eta kezkei erantzuna emateko pentsatua izango da.