Jazz Fin de Semana

  • Jazz Fin de Semana
  • 2009-10-25T19:00:00+01:00
  • 2009-10-25T20:30:00+01:00
  • Durante los días 24 y 25 de Octubre se celebrará el Jazz Asteburua, un fin de semana de conciertos especiales para una música especial.
  • Jazz Fin de Semana
  • Qué Jazz Asteburua
  • Cuándo 25/10/2009 de 19:00 a 20:30
  • Dónde Zabiel Kultur Etxea
  • Nombre Iratxe Gimeno
  • Teléfono de contacto 943603244
  • Enlace del evento Página web externa
Durante los días 24 y 25 de Octubre se celebrará el Jazz Asteburua, un fin de semana de conciertos especiales para una música especial.

Organiks 

 

Fredie Pelaez (hammond organoa), Julen Izarra (saxo tenorra), Jose Gallardo (saxo altua), Mikel Romero (gitarra) eta Juanma Urriza (bateria) musikariek osatzen dute Organiks, 2006an Dynamic Trio taldearen bizkarrezurretik sortutako taldea, Euskal Herriko Goi Mailako Ikastegian, Musikenen. Izen handiko Ácido C, Iñaki Salvador Trio, Acid Gazz eta Ortophonk taldeen proiektuetan zailduak, taldeari izena ematen dion aurreneko album hau ondo sendotutako proiektuaren emaitza da, eta errepertorioa era askotako eszenategietan landua izan dela esan behar dugu, nola Donostiako Jazzaldian (2007ko eta 2009ko edizioetan) eta Jazz

 

Terrace jaialdian (Gasteizko 2007ko jazzaldian) hala grooveri leku egiten dion jazzari emandako ezin konta ahala klub eta aretotan.

 

Talde honek, agerikoa denez, iturri askotatik edan du: taldearen hotsak –Prestige eta batez ere Blue Note bezalako zigiluen soul-jazz katalogoarekin zorretan– dei egiten die Lou Donaldson, Jimmy Smith, Grant Green, Jack McDuff, Stanley Turrentine eta, denboran gertuago, Soulive hirukoteari.Organiks

Taldearen musikaren oinarrietako bat bluesak eta rhythm and bluesak eratzen dute, soul eta gospelaren eragin melodiko handi batekin, baina betiere funka du guztia biltzen duen erritmoaren oinarri nagusia. Hau guztia, baina, abiapuntua baizik ez da: konposizioen maila –gai guztiak dira taldeak berak sortuak– handia da, eta haize musika tresnen bidezko konponketak, bikainak. JB ahaltsua, Blues for 5 bopperra eta Sarea bezalako gaiak –azkeneko honetan erritmo afro-karibetarrak swing fresko eta

 

kutsakorra biltzen baitu bere baitara– ez dira kasualitatearen emaitza.

Mugaldean bezalako gai biribilak agerian uzten du talde honen gure garaiko eta aspaldikoa ez den garaiko musikaren aldeko joera. Zideko gaiarekin, berriz, Hammond B3 organoaren hots klasiko eta malgura garamatzate, organoa baita, nahitaez, talde honen azken emaitzaren eta taldearen ezaugarri garrantzitsuenen protagonista nagusia.

 

Musika tresna jostalari eta gogoangarri honen teklei eragiten dien Fredi Pelaezek bere egiten du, irizpide sendoekin, ekoizpenaren gaineko kontrola... nork jakingo du, bada, zer hots eskaini behar duten gai hauek Fredik baino hobe? Bestalde, musika tresnarekin bururatzen duen lana bikaina da, eta bikaina da, era berean, Izarrak eta Gallardok saxo tenorrarekin eta saxo altuarekin egiten duten lana, euren nortasunak kontrajarriz eta kontraste melodiko guztiz interesgarriak eskainiz. Mikel Romerok gitarrarekin

 

eskaintzen duen lan aipagarriak –konposizio onenetako batzuek haren sinadura daramate– eta Juanma Urrizak baterian erakusten duen indar apartak biribildu egiten dute era guztietako entzuleentzako abesti bilduma bikaina osatzen duen interpretazio ezin hobea.