AUZOZ AUZOKO BILERAK 2024

18/11/2024

Zer dira auzoz auzoko bilerak?

Auzo guztietako beharrak, kexak eta iradokizunak zuzenean, zeuen ahotik jasotzeko ariketa dira. Urtero egin ditugu guretzat oso garrantzitsua delako esateko duzuena entzutea, hurbileko kontaktu horrek benetan beharrezko diren aldaketak eta hobekuntzak egiteko giltza direlako. Berriro ere aurrez aurre egingo ditugu eta zuen hitzak iristeko aukera ezberdinak eskainiko ditugu. Zuen ahotsa entzun nahi dugu, idatziz, online edo aurrez aurre, eta gainera bilerara etorri ezin bazarete, internet bidez zuzenean edo ondoren jarraitu ahal izango dituzue bileraren nondik norakoak. 

Nola bidal dezaket nire erregu edo galdera?

Aurten ere 5 modu izango dituzu Udalari zure erregu eta galderak zuzentzeko.

  • Online www.labur.eus/auzoz2024 helbidean sartu eta bertan idatzita.
  • Emailez gobernazioa@mutriku.eus helbidera mezu bat idatzita. 
  • Zure auzoarekin egingo dugun bileran zuzenean.
  • Etxean jasoko duzun eskuorriaren atzealdeko orria bete eta udaletxean, turismo bulegoan, liburutegian edo merkatu plazan jarritako buzoietako batean sartuta.
  • Youtuben iruzkin bat idatziz zuzenean gauden bitartean. 

 

Non eta noiz izango dira batzarrak?

Batzarrak Zabiel kultur etxean izango dira guneka, beraz egun bakoitzean gune horren inguruan jaso ditugun kexa, iritzi eta iradokizunei erantzungo diegu. Zabiel kultur etxera ezin bazara hurbildu, Mutrikuko Udala Youtube kanalean ere jarraitu ahal izango duzu, zuzenean edo nahi duzunean, goxo-goxo eta eroso etxeko sofan zauden bitartean:

1. Gunea: Azaroak 23, zapatua - 11:00etan 
Landa Eremuak, Pikupe eta Urazamendik.

2. Gunea: Azaroak 25, astelehena - 18:00etan 
Txurruka plaza, Domingo Ibaibarriaga, Erdiko kale, Konde kalea, Atxitxin kale, Atxitxin Aldapa, Beheko plaza, Barrenkale, Ipar Kale, San Gil, Frontoiko Aldapa, Sabanika, Azkiaga, Felix Txurruka, Tranpa kale, Moila kalea, Piñastegi, Burumendi, Ibirriaga, Isabel Lobiano, Samikolla eta inguruak.

3. Gunea: Azaroak 26, martitzena - 18:00etan 
Jose Antonio Ezeiza, Agirre Lehendakaria, Madalena, San Miguel, Gaztañeta Almirantea, Jose Maria Altzibar, Entzus, Txurruka Tenienteak, Iriagirre, San Agustin, Hirigibel, Olatz Bidea eta inguruak.