IV Ciclo de Música de Cámara de MUTRIKU

Organizador : Departamento de Cultura del Ayuntamiento de Mutriku

 

1 de Febrero - 20:00 h. - Convento Santa Catalina


ORQUESTRA DE CAMBRA DE L'EMPORDÁ

 

L´empordako Kamara Orkestra (OCE) talde profesional eta iraunkor bat da, eta 1989 urtean jaio zen Figueresen. Sortu zenetik orkestrentzako soka musika mundu osora eraman du. Talde honen musika, barroko soinuetatik  musika garaikideraino ailegatzen da, eta aurten egingo dituen hogei urte hauetan, 2200 kontzertu baino gehiago eskaini ditu mundu osoko  42 estatutan.

Orkestrak ospe handiko bakarlari ezberdinekin elkarlanak egin ditu batzuk nazio mailakoak eta beste batzuk nazioartekoak.  Talde honek sari asko jaso du, sari hauen artean,esan beharra dago Estrasburgon dagoen Europar Parlamentuaren sedean jo ondoren, Ohorezko Kide saria jaso zutela, eta 1992an Kataluniako Generalitateak ere saritu egin zituen.ORQUESTRA DE CAMBRA DE L'EMPORDÁ

Gaur egungo OCE-k erakunde ezberdinen laguntza du, hauen artean KataluniakoGeneralitat, Gironako Diputazioa, Alt eta Baix Empordáko eskualdeko eta Figueresko udalak. Hauekin batera, babesle pribatuak ere baditu, Fecsa Endesa eta Caixa Penedés fundazioa beste batzuren artean.   

Mutrikun eman behar duten kontzerturako OCE-k  Daniel Ligorio pianista gonbidatu du. Estatu mailan proiekzio handiena duen artistatzat jotzen da Daniel Ligorio gaztea.

Azken urte hauetan proiektu garrantzitsu hauetan murgilduta ibili da: Joaquín Rodrigo maisuaren orkestra eta pianorako kontzertua grabatu du, Antón García Abriles orkestra eta bi pianoentzat eginiko “Juventud” kontzertua ere grabatu ditu, Manuel de Falla-ren obra ezberdinakin batera.

Daniel Ligoriok elkarlan ezberdinak egin ditu, eta hurrengo talde hauekin jo du: Brodsky laukotea, Leipzigko Gewendhause laukotea, Pragako laukotea, Pezze Italiano formazioa, Marcello Biotti zuzendaria, Robert King, Josep Pons eta estatu mailan dauden hamaika orkestra… “ The food of love” filmearen soinu bandan ere parte hartu du. 

 

7 de Febrero - 20:00 h. - Convento Santa Catalina

NOVA LUX ENSEMBLE

 

2006 urtean Iruñako Kamara abesbatzatik Nova Lux Ensemble talde profesionala sortu zen. Taldeak aintzinako musika jorratzen hasi zen, Errenazimendu eta Barrokoa batez ere. 2008 urtetik aurrera bere zuzendaria Sergi Moreno da, askotan zuzendari gonbidatuak ekartzen dutelarik. Beste batzuen artean, hauen zuzendaritzapean jo dute: Morondo, Eslava, Olóriz, Pastor, Ruiz eta David Guindano.

Sari ezberdinak jaso dituzte: Alfonso X. Jakitunaren saria, eta Hegoariketako Musika kritikoena, beste batzuen artean.  Hasiera NOVA LUX ENSEMBLEbatean aintzinako musikarekin hasi zen taldeak  gaur egun repertorioa beste estilo batzuetara zabaldu du. Nazioarteko jaialdi garrantzitsu askotan parte hartzen dute: Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdian, Vienako Nazioarteko Jaialdian, Donostiako Hamabostaldian, eta Graz-eko Nazioarteko Jaialdian, beste askoren artean.

 

2004tik, Iruñako udalarekin batera, “ Musica In Voce” jaialdia antolatzen du. 

Sergi Moreno – Lasalle zuzendaria  Bartzelonan jaio zen 1971n. Artearen Historian lizenziatua da, eta honekin batera,  Goi mailako Liceu kontserbatorioan armonia, kantua eta pianoa ikasi zuen, orkestra eta abesbatza zuzendari ikastaro ezberdinekin batera. Gaur egun ere bere abesbatza zuzendari ikasketak egiten jarraitzen du, Mireia Barrera, Pierre Cao eta Johann Duyck irakasleekin.

 

14 de Febrero - 20:00 h. - Convento Santa Catalina

CUARTETO CASALS

 

Casals laukotea Madrilgo Reina Sofia eskolan dagoen Antonello Farulli katedratik sortu zen 1997 urtean. Hasieratik, Europa mailan onenetarikotzat jo da laukote hau. Irakasle asko izan ditu, hauen artean, Walter Levin, Rainer Schmidt, György Kurtag eta Alban Berg maisuak beste batzuen artean.

Talde hau askotan izan da saritua. Nazioarte mailan, 2000 urtean Londresko Soka Laukoteen Nazioarteko Txapelketaren lehenengo saria jaso zuten; 2002an, Hamburgon Johannes Brahms txapelketan lehenengo saria;  2005ean Ciutat de Barcelona saria; eta 2006an,  Musika Sari Nazionala. Iaz azkeneko errekonozimendua izan zuen laukoteak  Borletti – Buitoni Trust Award saria jaso zuenean.CUARTETO CASALS

Azkenaldi honetan ondorengo lekuetan jo dute: Londresko Barbican Center-en, Amsterdango Concergebouw-en eta New York-ko Lincoln Center-en. 2006an Bartzelonako Auditoriko kamara gela inauguratu zuen laukoteak, eta geroztik urtero ziklo bat osatzen dute leku berean.

Laukoteak  Harmonía Mundi disketxearekin egiten du lan. 2008 urteko abuztuan Brahmsen obrak landu zituen diska batean, eta aurtengo udaberrian Haydn-en partiturekin lan berri bat aterako dute.

Laukoteak elkarlan ezberdinak izan ditu: Christian Lauba konpositorearekin eta Elisabeth Leonskaja, Oleg Maisenberg, Christophe Coin eta Michael Collins artistekin, adibidez. Casals-en musika leku ezberdinetan entzun dezakegu, Espainako irrati nazionalean, Radio France, italiako RAI-n, WDR, SWR eta NDR irrati alemanetan, BBC-n eta Espainia eta Alemaniako telebista kate ezberdinetan.