Flysch-a
Zer da Flysch-a ?
Gipuzkoako mendebaldeko kostaldeko itsaslabar ikusgarriek altxor berezi bat dute gordean: historia geologikoaren milioika urte, ondoz ondoko harkaitz- geruzatan idatzita. Itsasoaren eragin etengabearen ondorioz, harkaitz-geruza horiek agerian geratu dira, eta formazio berezi horri flysch esaten zaio. Hain zuzen, kostalde osoko elementu bereizgarriena da, Biotopo Babestua izendatua.
Flyscharen geruza-sekuentziak ia- ia 60 milioi urteko (duela 110 milioi urtetik duela 50 milioi urte ingurura) segida jarraitua osatzen du, eta hor Lurraren historiaren gertaera eta kataklismo garrantzitsuen arrastoa ikus daiteke.
Mutrikuko Flysch Beltza
Orain dela 110 miloi urte baino gehiagoko itsaslabarrak dira Mutrikuko Flysch beltzak. Harkaitz guzti hauen tartean, amonite fosil kantitate ugari aurkitzen dira. Fosil hauen tamaina, kalitatea eta dibertsitateak, zona hau erreferentzia bilakatu dute Euskadiko paleontologiarentzat.
Flysch-a Ezagutzeko
Euskal Kostaldeko Geoparkearen bidez, inguru hauetan geologian garrantzia duten puntu garrantzitsuenetakoak ezagutzeko aukera izango dugu, bisitariaren eskura dauden hainbat bisita ezberdinen bidez.
Ezagutzeko sartu web gune honetan!