Gerra zibila Mutrikun antzezlana azaroaren 27an.

2016/11/22
Goizeko Izarra Antzerki Taldearen emanaldia izango da domeka honetan arratsaldeko zazpietatik aurrera Zabiel Kultur Etxean. 14 urtetik gorakoentzat da eta sarrera doan izango da.

1936an gerra Mutrikura nola iritsi zen, nola bizi izan zuten mutrikuarrek gerra eta gerra ondorena eta  zer eragin izan zituen gerrak alde bateko eta bestekoentzat. Militarrak herrian, atxiloketak, herritik kanpora bidalitakoak, fusilatuak, kartzela...