Lege oharra

Informazio gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan jasotzen den informazio betebeharra kontuan izanik, jakinarazten dizugu www.mutriku.eus web gunea, turismoko atala barne, Mutrikuko Udalaren jabetzako domeinua  dela.
Hauek dira web orri honen titularraren identifikazio datuak eta harremanetarako datuak:

  • Helbidea: Txurruka enparantza z.g.
  • IFK: P2006000J
  • Harremanetarako posta elektronikoa: harrera@mutriku.net
  • Udalaren Telefonoa: (+34) 943 60 32 44
  • Udalaren Faxa: (+34) 943 60 36 92

DATU PERTSONALEN BABESA

Erabiltzailean web gunean bere datu pertsonalak ematen baditu —bertako zerbitzuetara edo edukietara sartzeko—, datu zuzenak eta egiazkoak emateko konpromisoa hartzen du.  Edonola ere, pribatutasun politikarako esteka txertatuko da datu pertsonalak jasotzen duen on lineako formulario bakoitzean. Pribatutasun politika hori aplikatuko da bitarteko horren bidez helarazitako datu pertsonalen tratamenduan. Formularioa betetzat jotzeko eta bidalketa prozesua amaitu ahal izateko, behar-beharrezkoa izango da erabiltzaileak pribatutasun politika espresuki onartzea.

Gure webguneak kukiak erabiltzen ditu, zure nabigazio ohituren analisiaren bitartez, erabiltzaile zaren horren esperientzia hobetzeko. Europar Batasunaren 2000/31/EE eta 98/27/EE zuzentarauak Espainiako ordenamendu juridikoari txertatzen dizkion uztailaren 11ko 34/2002 Legea (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) betetzeko, aditzera emango dizugu kukiak zer diren, gure webgunean zein erabiltzen ditugun eta nola ezaba ditzakezun, eta horiek erabiltzeko baimena eskatuko dizugu.

Zer dira kukiak?

Nabigatzailearen bitartez (Internet Explorer, Firefox, Chrome, Safari…) edo Flash aplikazio baten bitartez deskargatu eta zure ordenagailuan, mugikorrean edo tabletan instalatzen diren testu eta zenbaki fitxategi txikiak dira.

Kukiei esker webguneek “gogoratu” egingo zaituzte, bai bisita batean bai zenbait bisitatan, eta zure lehenespenei buruzko informazioa biltegiratuko dute, zuri esperientzia pertsonalizatua, errazagoa eta bizkorragoa eskaintzeko. Kukia instalatu duen zerbitzariak bakarrik irakurri ahal izango du haren edukia. Eduki hori, gainera, anonimoa izango da.

Zure disko gogorrean instalatu arren, testua edo zenbakiak besterik ez direnez, ez dira gauza beren kabuz zure ordenagailuko informazio pertsonala atzitzeko, ezta birusik transmititzeko ere; nabigazioaren arrastoari jarraitzen diote, besterik gabe.

Kukiak instalatzeko baimena:

Kukiak zure ordenagailuan instalatu ahal izateko zure baimena izan behar dugu. Baimena espresuki lor daiteke edo, bestela, informatu ondoren, erabiltzaileak gure webguneak bisitatzen jarraitzea erabakitzen badu, kukiak instalatzeko baimena eman duela ulertuko dugu.

Hirugarrenen kukiak

Ondoren adierazitako hirugarrenen cookieek webgunearen erabilerari eta nabigazioari buruzko datuak gordetzen dituzte webgunea hobetzeko asmoarekin.

  • Hirugarrena: Google (Google Analytics)
  • Xedea:  Web-orrialdearen erabilera neurtzea. Mutrikuko Udalak ez du inolaz ere informazio pertsonala jasotzen.
  • Ezaugarriak: Google Analytics-en cookieen ezaugarriak esteka honetan deskribatzen ditu Googlek: http://www.google.com/intl/es/analytics/privacyoverview.html
  • Desaktibazioa:  Google Analytics-en cookieak nola desaktiba daitezkeen jakiteko, erabili esteka hau: https://tools.google.com/dlpage/gaoptout
    Nolanahi ere, arakatzailea konfigura dezakezu cookieak onar ez ditzan edo cookie bakoitza onartu nahi duzun galdetzeko