Non aparkatu

Mutrikun aparkalekuak

Hirigune historikoan

Mutrikuko hirigunearen sarreran,  Jasokundeko Ama Elizaren atzean, lur-azpiko parking bat topatuko dugu.

Prezioak:

- Noizean behingo erabiltzaileak. Tarifak zatika antolatuko dira eta 5 minutuko modulotara borobilduko dira:

a) 1-4 ordu arte: 0.015€min

b) 4 ordutatik itxi arte: 0.024€/min

d) Itxialdian zehar: 0.01€/min

B.E.Z. kanpo kasu guztietan

 

 

TAO Zerbitzua

Urteko zenbait gune eta alditan aparkalekuak TAO izeneko ordenantza baten bidez araututa daude. Aparkalekuarekin arazorik ez izateko egokiena Mutrikura etorri aurretik unean uneko egoera kontsultatzea litzateke.

⚠️ Aurten ekainaren 14an hasiko da zerbitzua eta irailaren 14an amaitu

 

Aparkaleku guztiei eta aparkaleku bakoitzaren baldintzei buruzko informazio zehatza aurkituko duzu beheko mapan: