Mutrikutik nola mugitu

Hirigune garrantzitsuenetara kilometroak eta nola iritsi.

Autoz

Mutrikutik Donostiara 48 km daude, Bilbora 69 km, Gasteizera 71 km eta Iruñera 117km. Beraz, oso denbora gutxian Euskal Herriko hiriburu garrantzitsuenetara iritsi gaitezke. Hiriburuetara joateko A8 autopista izango dugu erreferentzi bezala. Hala ere, Euskadiko errepide  mapa jaitsi dezakezu hemen klik eginda. (deskargatu mapa)

Taxi Zerbitzua

3 taxik ematen dute zerbitzua Mutrikun. Hauek dira taxien zenbaki zuzenak:

Ansola: +34  638 67 23 83
Xabi: +34  656 28 90 26

Autobusez

Mutrikutik pasatzen diren autobus lineak

Trenez

Bilbao – Donostia ibilbidea egiten duen kostaldeko Trena Mutrikura iristen ez den arren, 5 km-tara, Deba herrian har dezakegu tren hau. Debara iristeko, DB-04 Mallabia-Ondarroa lineako autobusak har ditzazkegu.
Ikusi trenen norabide eta loturak