Non aparkatu
Mutrikun aparkalekuak
Hirigune historikoan
Mutrikuko hirigunearen sarreran, Jasokundeko Ama Elizaren atzean, lur-azpiko parking bat topatuko dugu.
Prezioak:
- Noizean behingo erabiltzaileak. Tarifak zatika antolatuko dira eta 5 minutuko modulotara borobilduko dira:
a) 1-4 ordu arte: 0.015€min
b) 4 ordutatik itxi arte: 0.024€/min
d) Itxialdian zehar: 0.01€/min
B.E.Z. kanpo kasu guztietan
TAO Zerbitzua
Urteko zenbait gune eta alditan aparkalekuak TAO izeneko ordenantza baten bidez araututa daude. Aparkalekuarekin arazorik ez izateko egokiena Mutrikura etorri aurretik unean uneko egoera kontsultatzea litzateke.
⚠️ Aurten ekainaren 13an hasiko da zerbitzua eta irailaren 13an amaitu
Aparkalekuei buruzko informazio zehatzagoa jasozteko, idatzi edo deitu: turismo@mutriku.eus 943 60 33 78
