“Zuhaitz bat irudikatu” familia tailerra

  • Noiz 2020/10/17 11:00 - 13:45"
  • Non Udal Liburutegian
  • Hitzorduaren URLa Kanpo webgunea

Urriaren 17rako tailer berezi bezain interesgarria antolatu du udal Liburutegiak, Liburutegiaren Eguna ospatzeko: “Zuhaitz bat irudikatu” familia tailerra.  3-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta nahitaezkoa da hiru haur bakoitzeko guraso edo arduradun bat egotea.

Apirilean ezin izan genuen behar den bezala ospatu Liburuaren eguna, baina orain bai, orain Liburutegiaren Eguna ospatuko dugu hain berezia den ekintza honekin. Noski, beharrezko segurtasun neurri guztiekin. 

Tailerrean interesa duten guztiek irailaren 28tik urriaren 9ra eman beharko dute izena liburutegian bertan edo mutrikuliburutegia2@gmail.com helbidean. PLAZA MUGATUAK dira.

Hona hemen tailerrari buruzko informazio guztia:

DIPTIKOA deskargatu

IZEN-EMATE ORRIA deskargatu