Apirilak 7an Mutrikuko olatu plantara euskarazko bisita gidatua

  • Noiz 2019/04/07 11:30 - 12:30"
  • Non MUTRIKU
  • Kontaktu izena
  • Kontaktu telefonoa 943 60 33 78
  • Hitzorduaren URLa Kanpo webgunea
11.30tan hasi eta ordubetez Energiaren Euskal Erakundeak Mutrikuko portuan dituen instalakuntza eta honen funtzionamendua ezagutzeko aukera izango dute bisitariek.

2011 urtez geroztik, Mutriku mugarri bat da olatuek sortutako energiaren historian; izan ere, bertan dago olatuen energia aprobetxatzen duen munduko lehen merkataritza planta. Ikus-entzunezko batek lagunduko digu ulertzen zer-nolako teknologiak erabiltzen diren energia lortzeko itsasoaren indarretik, eta munduan erreferentea den instalazio gertutik ezagutuko dugu.

Bisita gidatuan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik erreserba egin behar da 943 60 33 78 telefonoan edota turismo@mutriku.net helbidera mezua bidaliaz.