Artzainerreka bailaran ondare naturala berreskuratzen

  • Noiz 2024/01/24 - 2024/01/27
  • Non Zabiel kultur etxea - Txurruka plaza

Aranzadi Zientzia Elkartea eta Mutrikuko Udala elkarlanean ari dira bailara honetako baso naturalak berreskuratzen. Artzainerreka inguruko baso natural asko suntsituak izan diren arren, geratzen diren baso naturalen arrastoek biodibertsitate oparoa erakusten dute. Udala, ondare natural horren balio eta kontserbazioarekin arduratuta, Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean hasi zen duela urte batzuk.

Hilak 24ko hitzaldian, Aranzadi Zientzia Elkarteko egitasmo honen arduradunak, Artzainerreka inguruko basoen garrantziaz eta orain arte egindako lanez hitz egingo du. Hitzaldiaz gain, larunbatean, urtarrilaren 27an, bailara honetan berreskuratzen ari diren basoan bertako espezieen landaketa auzolanean egiteko deialdia zabaltzen da. Ekintza hauen bitartez, Mutrikuko herritarrak haien ondare naturala ezagutzeko eta haren babesean parte-hartze aktibo eta komunitarioa izan dezaten aukera eskaini nahi da.

Auzolanerako Txurruka plazan geratuko gara 9.30etan eta antolatzaileen kotxeetan Artzainerrekara gerturatuko gara. Landaketa lanen ondoren, 13.30etan mokadutxoa eskainiko da Txurruka plazan parte hartu dutenentzat.

Auzolanerako oharrak:

  • Lanerako arropa eta oinetako erosoak eramatea gomendatzen da.
  • Lanerako tresnak (aitzur eta eskularruak) eskuragarri egongo dira baina nahi izan ezkero norberak bereak eraman ditzake.

Parte-hartzaileentzako asegurua egingo da. 14 urtetik beherakoen asegurua egiteko gurasoetako baten NAN zenbakia beharko da.

Izen ematea: labur.eus/artzainerreka