BERDEL AIPAMENA 2019

  • Noiz 2019/02/15 00:00 - 2019/03/03 00:00
  • Non BERDEL EGUNA 2019
Hautagaien zerrendatik bat aukeratu ahal izango dute herritarrek.

Urtero, Berdel Eguneko ospakizunei hasera emanaz, Berdel Aipamena eman ohi da, nolabait Mutrikuren onerako lan egin duten pertsona, elkarte e.a.-ei euren lana eskertzeko ideiarekin.
Aurten Berdel Aipamena martxoak 29an emango da, eta urtarrilean herritarrek hautagaiak proposatzeko aukera eduki zuten.

Guztira 8 hautagai proposatu ziren eta horien artean, Garapen batzordeak, 5 hautagaiko behin betiko zerrenda bat osatu du. Kontutan izan behar da, hautagaietako batzuek orain gutxi udaletik beste aipamen edo sariren bat jaso dutela. Honela, azkenean bost izango dira bozketa herrikoian parte hartuko duten hautagaiak.

Hautagaiak:

Bost hautagai horiek ondorengoak dira eta bertan ikusi ahal izango duzue era laburrean zergatik proposatu duten hautagaitza bakoitza.

Jesus Mari eta Juan Luis Masillas, Jose Agustin Paletas, Jose Ignacio Arrizabalaga, Jesus Basterretxea “Txordo”

Arrazoia:
Mutrikuko itsas ondarea ez galtzeko etengabe lanean ari den taldea. Eskualdeko ikastetxeetako haurrei Euskal Herriko eta Mutrikuko arrantza motak, garai bateko tresnen izenak eta erabilerak etab. erakusten diete, besteak beste. Beti prest daude horrenbeste maite duten Mutriku herriko tradizioak eta izanak erakusteko bertakoei edota kanpotarrei.

 Anaiarte-Kantuz Bizi-Madalen abesbatzak

Arrazoia:
Berdel Eguna sortu zenetik, sekula hutsik egin gabe eta makina bat entsaio eginda, beti prest, berdel eguna girotzeko.

Mutrikuko Gaztetxia

Arrazoia:
Herrian ekintza, kontzertu, hitzaldi eta beste hainbat ekimen antolatzen dituzte. Gainera, gazte asanblea, asanblada kulturala eta haur eta guraso asanblada martxan dabiltza herriari bizitasuna ematen.

Erik Mendizabal

Arrazoia:
Dania Jai Alai-en egiten ari den ibilbideagatik. Triple Crown-a irabazteagatik eta zesta punta gure kulturaren osagaia delako.

Mutriku Futbol Taldea

Arrazoia:
2019an bere sorreraren 75. urteurrena ospatzen dute.

 

Bozkatu hemen!