LOTUNE TAILERRA: ONDO BIZITZEKO ETA NORBERA ZAINTZEKO GAKOAK

  • Noiz 2022/11/07 18:00 - 20:00"
  • Non ZABIEL KULTUR ETXEA: GANBARA

“FEMINISMO ANITZAK” TAILER ZIKLOA:
ONDO BIZITZEKO ETA NORBERA ZAINTZEKO GAKOAK

Dinamizatzaileak: Saioa Hernandez (psikologo eta sexologo feminista)

Giza eskubideen defendatzaileek eta ekintzaile feministek zaintza, lurraldearen defentsarako funtsezko estrategia gisa ulertzeko beharra adierazi dute. Tailer honen bidez, norberaren zaintza abiapuntu hartuz, emozioen indartzea sustatu nahi da eta horretarako, bakoitzak bere buruarekiko berrikuspen-lana egitea ahalbidetuko duten ekintzak egingo dira, parte hartzaileak nola dauden eta nola egon nahi duten zalantzan jar dezaten.

Izen ematea: urriaren 31a baino lehen
Materiala: bakoitzak bere esterilla ekarri beharko du.

IKASTAROETAN IZENA EMATEKO:
feminismoaholkularitza@mutriku.eus

HAURTZAINDEGI ZERBITZUA:
Premia izanez gero, jakinarazi astebete lehenago helbide honetara: feminismoaholkularitza@mutriku.eus