'Desagertuak' argazki erakusketaren ireikiera

  • Zer Argazki Erakusketa
  • Noiz 2012/10/02 18:00 - 20:00"
  • Non Zabiel Kultur Etxeko erakusketa aretoa
Gervasio Sanchez argazki-kazetariaren lana

Desagertuak obrak Gervasio Sanchez argazki-kazetariaren ibilbide zabalarenDesagertuak argazki erakusketa
lan nagusiena azaltzen du.

Bere irudiek etorkizunean iragana ez ahazteko baliozko ondarea osatzen dute.

Testigantza artegagarria da. Ez daudenen hutsune ankerra ekartzen digu
gogora, eta Amerika Latinoko, Asiako eta Europako hamar herrialdetan
desagerturiko pertsonen oroimen lurperatua ahanzturatik ateratzeko
borrokaren adierazpena da.
1998 eta 2010 bitartean garatu zen proiektu zabal hori sendotasunez
azaleratzen da memoria, egia eta justizia errebindikatzeko, onartezinezko
gehiegikeriek martirizaturiko geografia batean.

Desagertutakoen presentzia oroitzeko, egileak bidaia bihurri bati ekin dio, eta
abiapuntua errepresioaren biktimak preso egon ziren zoritxarreko atxiloketa
zentroak dira. Bertan, hauen aztarnek, oroitzapenetan edo denborari aurre egin
dioten ondasunetan aurkitzen direnak, hunkitzen jarraitzen gaituzte.

Gorpuzkien kokalekua ezagutzeak eta ondorengo hobitik ateratzeak dolu
nekagarriaren bukaera ekartzen die senideei. Beraientzako, irekitzen den hilobi
bakoitzeko zauri bat ixten da, hilobiratutako gorpuzki bakoitzak irrikaturiko
lasaitasuna ematen die.

Falta direnen oroimena babesteko ekimenean, desagertutako senideen
erretratuek protagonismo berezia hartzen dute.