Ekintzailetzari buruzko hitzaldia

  • Noiz 2019/05/02 18:30 - 20:00"
  • Non Zabiel Kultur Etxean- HItzaldi aretoa


Maiatzaren 2an, 18:30ean, ekintzailetzari buruzko hitzaldia egingo da Zabiel Kultur Etxeko hitzaldi aretoan, “Ekintzailetza? Eta zergatik ez?” izenburupean, Mutrikuko Udalak eta Debegesak antolatuta.

Bi emakume ekintzailerekin solasteko aukera izango da: Ainara Garcia, Interneteko eduki sortzailea, eta Aitziber Badiola, Irudi Aholkularia eta Personal Shopper-a. Emakume ekintzaile hauen eskutik, euren esperientzia gertutik ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, eta prozesuan bizi izan dituzten zailtasunen inguruan galdetzeko aukera izango dute, besteak beste.

Aurrez izena emateko interesa dutenek 943 82 01 10 telefonora dei dezakete edo berrikuntza@debegesa.eus helbidera idatzi.

HItzaldi hauek, enpresa-sorrera ikastaroari irekiko dizkie ateak.