ERLAUNTZA

  • Noiz 2020/12/07 18:00
  • Non KIROLDEGIAN

 

Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala, edo bai… Asteburu “eroa” izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira…

Malkoak eta irriak baimenik gabe nahasten diren komedia mikatza. 

Publikoa: Helduak 

Iraupena: 70 Minutu

 

 Sarrerak erosi