EZ DOK HIRU

  • Noiz 2020/12/08 18:00
  • Non KIROLDEGIAN

Zenbat euskal kanta ezagutzen dituzu, zahar edo berri? Kalkulua egin duzu inoiz?Ziur gaude uste duzuna baino askoz gehiago direla. Ikuskizun honetan berrehun baino gehiago agertzen dira (zatiak, noski!) eta denak ez bada gehienak, ezagun egingo zaizkizu. Kanta kopuru ederra erabili dugu, baina aipatu gabe utzi ditugu beste hainbeste kanta eta musikari. Horiek ere estimatu egiten ditugu, lan honetan tokirik aurkitu ez badute ere. Gure musika ondarea, altxor bat da, gure memoria historikoaren lekuko emozionala.

Publikoa: Guztiak
Iraupena: 70 Minutu