GIPUZKOA ARGITU

  • Noiz 2018/12/13 18:00 - 20:00"
  • Non Zabiel Kultur Etxean
Argindarraren kontsumoen informazio egokia eskuratu eta kontrolatzeko saio praktikoak Mutrikun

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, MUTRIKUKO Udalarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan, elektrizitate-kontsumoari buruzko datua ezagutzeko eskubidea praktikan jarri eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko balio duten doako tailerra antolatu du.

Tailer praktikoan parte hartu nahi duten herritarrek, abenduaren 11a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:
- Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: gema@izadi21.eus
- Honako telefono zenbakira deitzea: 628 53 22 48
- Informazio osagarria: www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/argitu
- Saioari probetxu handiagoa ateratzeko, komenigarria da norberak bere ordenagailua edo tableta ekartzea, baina ez da beharrezkoa.

Tailer hauek Gipuzkoa Argitu izeneko programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea eta eraginkortasuna handitzea da, modu erraz batean. Horretarako, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, aurrez aurreko aholkularitza-zerbitzua Energia Azoketan, Gipuzkoa Argitu programaren web gunea, eta abar.