Ipuinaren Ordua. Olentzero eta bere lagunak

  • Noiz 2020/12/21 17:00 - 18:00"
  • Non Udal Liburutegian
Gabonetako Ipuinaren Ordua. Euskaraz

OLENTZERO ETA BERE LAGUNAK. Ipuin kontalaria: Alberto Bargos

Olentzero, Mari Domingi, Galtzagorriak, Euskal herensugea eta denak Gabonetan opariak eta sentimendu onak ekartzeko prest leku guztietara agertuko zaizkigu. Antzezlan honetan ezin dugu ahaztu beste lagun batzuk, adibidez Aita Noel eta Hiru Errege magoak. Azken finean Mundu bakarreko tradizio ezberdinak.   

  • Adina: 4 urtetik gorakoentzat. 
  • Hizkuntza: Euskaraz.
  • Beharrezko segurtasun neurri guztiekin.
    Edukiera mugatua. Parte hartzeko izena aldez aurretik eman behar da: liburutegian bertan edo mutrikuliburutegia2@gmail.com. 
  • Nahitaezkoa da bi haur bakoitzeko guraso edo arduradun bat egotea.
  • Non: Zabielen
  • Eguna: Abenduak 21, astelehena.
  • Ordutegia: 17:00-18:00. (Ate irekiera: 16.30-17.00)

* Liburutegia itxita egongo da 17:00etatik 18:30etara.

Ipuinaren Orduko saio bat borobila izateko oinarrizko puntuak:

  1. Ipuinez gozatzeko isiltasuna behar beharrezkoa da.
  2. Garrantzitsua da puntualitatea denok batera Ipuinaren Orduaz goza dezagun.
  3. Behin Ipuinaren Ordua hasita ezin izango zara sartu bertan sortzen den giroa ez haustearren.
  4. Ekintzan zehar ezin da ezer jan.
  5. Ez da gomendagarria haurrak interesa galdu badu bukaera arte egotera behartzea