Ipuinaren Ordua. IPUIN KLASIKOAK

  • Noiz 2020/10/01 17:00 - 18:00"
  • Non Udal Liburutegian
  • Kontaktu izena
Urriaren Ipuinaren Ordua

IPUIN KLASIKOAK. Ipuin kontalaria: Lupe Lekuona.

Betiko ipuinak, aspaldi-aspaldikoak, gure amonek sutondoan kontatzen zituzten ipuinak dira. Herriz- herri eta ahoz- aho zabaltzen joan dira eta orain nik beste modu batera kontatuko dizkizuet, bihotz- bihotzez.

Adina: 4 urtetik gorakoentzat. 
Hizkuntza: Euskaraz.

Beharrezko segurtasun neurri guztiekin.
Sarrera gonbidapenarekin. Edukiera mugatua. Gonbidapenak aurretik eskatu: liburutegian bertan edo mutrikuliburutegia2@gmail.com. Nahitaezkoa da hiru haur bakoitzeko guraso edo arduradun bat egotea.

  • Non: Zabielen
  • Eguna: Urriak 1, osteguna.
  • Ordutegia: 17:00-18:00. Ateak irekita egongo dira 16:30etatik aurrera

* Liburutegia itxita egongo da 17:00etatik 18:15etara.

Ipuinaren Orduko saio bat borobila izateko oinarrizko puntuak:

  1. Ipuinez gozatzeko isiltasuna behar beharrezkoa da.
  2. Garrantzitsua da puntualitatea denok batera Ipuinaren Orduaz goza dezagun.
  3. Behin Ipuinaren Ordua hasita ezin izango zara sartu bertan sortzen den giroa ez haustearren.
  4. Ekintzan zehar ezin da ezer jan.
  5. Ez da gomendagarria haurrak interesa galdu badu bukaera arte egotera behartzea