'Irakurri, gozatu, oparitu' egitasmoa

  • Noiz 2013/04/23 08:00 - 2013/06/30 23:00
  • Non Liburutegia eta herriko liburu dendak
Antolatzaileak: Karenka, Udala eta Topagunea

 

Egitasmo honek irakurzaletasuna bultzatzea du xede: herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatu nahi ditu.
Kanpainaren izenak adierazten duen bezala, hiru pauso eman behar dira parte hartzeko:

-    Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da; euskaraz irakurtzea. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu beharko da.

-    Gozatu. Liburua irakurritakoan, liburutegira bueltatu, eta fitxa sinple bat bete beharko da. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango dio irakurleari herriko hiru liburu dendetako baten erabiltzeko. Liburutegian jasotako txartelarekin, euskarazko beste edozein liburu erostean erosketaren %25eko beherapena egingo dizuete.

-   Oparitu. Azken pausoa, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.

Irakurri, gozatu, oparitu