IZATEAREN EDO IZATEN EZ UZTEAREN PRIBILEGIOA

  • Noiz 2021/01/15 18:00
  • Non ZABIEL KULTUR ETXEA
  • Kontaktu izena

 

 

Badira urteak mugimendu feministako kide migratu eta arrazializatuek dekolonialitatea eta anti-arrazakeria beraien lanketaren erdigunean jarri zutela, gaiaren inguruko hausnarketa eta eztabaidei bide emanez. Egindako lanketa horri esker, arrazaren kategoria sozialak egungo iruditegi sozialean utzi dituen ondorioak izendatzea posible izan da.
Horrek, nahitaez, mugimendu feministaren baitan aurrera begirako lana eskatzen du, izan ere, mendebaldeko emakume zuriak, pribilegiodun pertsona gisa, zuzenean interpelatuak izan baikara. Horrenbestez, gure egunerokotasunean praktika dekolonialak barneratzeko beharra inperatibo bilakatu da. Hori lortzeko lanketa/deseraiketa deserosoa izan baitaiteke ere, Mutrikun gaiari heltzeko unea iritsi dela deritzogu.
Horregatik, Udaleko Feminismo Arloaren eta EMA elkartearen arteko elkarlanari esker, Raizes kolektiboko kideak izango ditugu arrazismoaz, pribilegioez eta dekolonialitateaz hitz egiten. Beraiek, honako galdera luzatzen dizute: egungo jendartean ba al dago oinordekotza kolonial eta arrazistarekin amaitzeko gogorik? Deseraikitzea edo suntsiketa.

 

GONBIDAPENAK ESKURATZEKO,
EGIN KLIK BEHEKO IRUDIARI:

Sarrerak_Mesa de trabajo 1.jpg