Jakoba Errekondoren hitzaldia

  • Noiz 2023/10/14 12:00 - 14:00"
  • Non Beheko Plaza

 

Jakoba Errekondo Salsamendi paisajista eta agronomoa da. Euskal Herriko aditu handienetakoa landareen eta gizakion arteko harremanari dagokionez, erreferentzia Euskal Herriko jendartearentzat, baita komunikatzaile trebea ere.

 

Hainbat hedabidetan aritzen da landareak, paisaia, baratzezaintza, lorezaintza eta abarri buruz. ARGIA astekarian duela 22 urte hasi eta astero astero idatzi du gai hauen inguruan eta dagoenerako 1000 artikulutik gora argitara eman ditu bertan. Euskadi Irratian 32 urte daramatza bere kontsultategi ezagunarekin.

 

Larunbat honetan, Mutrikun izango dugu, "Ilargi eta Landareak urteko lanen agenda"-ren inguruko hitzaldia ematen eta herritarron galderei erantzuten.