LOTUNE: 1. HIRUHILEKO PROGRAMA
- https://www.mutriku.eus/eu/agenda/lotune-1-hiruhileko-programa
- LOTUNE: 1. HIRUHILEKO PROGRAMA
- 2023-10-23T10:30:00+02:00
- 2023-12-13T12:00:00+01:00
- LOTUNE: 1. HIRUHILEKO PROGRAMA
LOTUNE: 1. HIRUHILEKO PROGRAMA
AURKEZPENA:
Lotune Mutrikuko herritarrak feminismoan formatzeko eta saretzeko espazioa da. Desikasi, ikasi, eztabaidatu, kontzientziatu, elkar ezagutu, babestu, gozatu, zalantzan jarri eta eredu berriak sortzeko espazioa da. Mutriku anitz eta parekidea eraikitzen jarraitzeko topagune bat.
AURTEN ESKAINTZA ZABALAGOA IZANGO DA:
Emakumeentzako* Jabekuntza Eskola:
Jarduera hauek emakumeentzako* dira. Elkarrekin egon, errealitateak konpartitu, teoria feministan formatu, aliantzak sortu eta elkarrekin ahalduntzeko baliabideak eskainiko dira.
Emakumeak* izartxoarekin: genero-sistemak ezarritako dikotomiez gain bizipen, errealitate, gorputz eta identitateak anitzak direla ikusarazteko (bollera, trans, ez-bitar…).
Feminismoa guztion kontu:
Jarduera hauek herritar guztientzako dira. Ikuspegi feminista bermatuz, erakusketak, liburuen aurkezpenak, hitzaldiak, dokumentalak … eskainiko dira.
Gizonak feminismorantz:
Jarduera hauek gizonentzako izango dira, feminismoa eta gizarte anitz baten aldeko borroka ez baitira soilik emakumeen ardura. Zer diote herriko gizonek? Nola egin nahi dute parekidetasunaren alde?
EMAKUMEENTZAKO* JABEKUNTZA ESKOLA
EMAKUME* HELDUENTZAKO KAFE-TERTULIAK
Aitziber Estonba
Aitziber Estonba sexologo eta soziologoak dinamizatutako saioak izango dira. Kafearen aitzakiaz, emakume* helduen kolektiboak beraien bizipenak, kezkak, nahiak, beharrak… konpartitu eta elkarrekin ahalduntzeko espazioa sortu nahi da.
- 1. Saioa: urriak 23, 18.00tan Emagunean.
Familia harremanak zahartzaroan. Gaiak: laguntza, ardurak, nire espazioa, maitasuna, zailtasunak, aldaketak...
- 2. Saioa: azaroak 27, 18.00tan Emagunean.
Lagunen harremanak zahartzaroan. Gaiak: sarea, tribua, maitasuna, bakardadea, elkar zaintza…
- 3. Saioa: abenduak 4 , 18.00tan Emagunean.
Harremanak zahartzaroan. Gaiak: zaintza, plazerra, ligea, emozioak, bikotea, goxotasuna...
Izen ematea: 15 egun lehenago (saio bakoitzerako eman behar da izena).
TXI-KUNG IKASTAROA
Marta Kaperotxipi Urain
Udazkenak barnera sartzeko aukera eskaintzen digu. Gure burua gehiago ezagutu, zaindu eta mimatzeko bidaia horretan ez da bidaide hoberik taldea baino! ikastaro honetan Txikung-aren bidez eta beste erraminta batzuen bidez, zeure burua gehiago ezagutzeko, arima indartzeko, eta armoniaren bideari ekiteko aukera paregabea duzu hau! Intimoa bezain dibertigarria! Txikungaren unibertsoan murgilduko gara, ondo pasatuz, lasaitzen ikasiz, oreka landuz, udazkeneko errezetaren bat ezagutuz eta armoniaren bideari ekinez!
Partaide bakoitzaren erritmoa kontuan hartuko da, beti ere errespetutik, aniztasunetik eta askatasunetik eraikiz!
Erropa erosoa eta ura ekarri!
Ongietorri armoniaren bidera!
Astelehen goizetan 10.30etatik 12.30tara Luardon.
Urriak 23 eta 30, azaroak 6, 13 eta 20. (5 saio)
Izena emateak: 15 egun lehenago.
FEMINISMO DEKOLONIALA ETA ANTIARRAZISTA- IKASTAROA
Jeanne Rolande Dacougna
Korronte hegemonikoaren margenetatik, emakume beltzek, afrikarren ondorengoek, arrazializatuek eta hegoalde globalekoek, analisi-marko feministak zabaldu dituzte, etnizitatea, kolonialitatea, neoliberalismoa eta migrazioa bezalako ardatzak txertatuz ikuspegian. Ikastaro honen helburua teoria eta praktika feminista dekolonial eta antiarrazistetara hurbilpen bat egitea da. Ikuspegi kokatu batetik, emakume migratu eta arrazializatuen planteamendu politikoak analizatuko ditugu. Eta EH-ko agenda feminista dekolonial eta antiarrazista baten eraikuntza kolektiboaren inguruan hausnartuko dugu.
Azaroak 3 eta 17 (ostiralak), 17.30tatik 19.30tara Zabiel hitzaldi aretoan.
Hizkuntza: gaztelera.
Izen emateak: 15 egun lehenago.
FEMINISMOA GUZTION KONTU
“LUMINESZENTEAK” - ERAKUSKETA
Igone Mariezkurrena eta Irantzu Pastor
Erakusketa honek izen bereko liburua du oinarri eta diskurtso nagusietan lekurik ez duten emakumeen historiak biltzen ditu. Igone Mariezkurrena kazetari eta antropologoaren eta Irantzu Pastor argazkilariaren proiektua da. Kontakizunen protagonistak bortizkeriazko giroetan bizi edo hazi dira, hala nola okupazio militar, pobretze, behartutako lekualdatze, genozidio edo asimilazio kulturaleko testuinguruetan. Egiturazko indarkeria horiek, baina, emakumeen eguneroko bizitza baldintzatzen duten eta halako errekonozimendurik ez duten beste indarkeria sotilagoekin korapilatzen dira. Hain justu azken horiek atera nahi ditu argitara Lumineszenteak proiektuak.
AURKEZPENA: azaroak 2, 19.00tan Zabielen.
ERAKUSKETA: Urriaren 28tik, azaroaren 12ra.
ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera 18.00-20.00 / larunbatetan 12.00-14.00 eta 18.00-20.00 / igandeetan: 12.00-14.00
“OLENTZERO, NORA ZOAZ?” - HITZALDIA
Oier Araolaza
Olentzero emazte gabe agertzea egokia al da? Irudikatzen al dugu Olentzero emakumerik? Ba gaur egun ez bada oso ezaguna ere bai, izan dira Olentzero emakumeak, baina ez Mari Domingi, ez, Olentzero bera. Olentzeroren jatorrira, sutan erretzen zen enborrera eta Olentzero panpinak egiteko ohituraz arituko gara ikusteko nola eraldatzen joan den Olentzeroren ohitura gaur egungora iritsi arte. Eta Aurrera begira nolako sinboloak eta festak izan nahi ditugu geuke pentsatu eta erabaki dezakegula ohartarazi nahi dugu. Eguberrietako sinbolo nagusien inguruko gogoeta egingo dugu tradizioa, historia, aldaketa, ekonomia eta generoa moduko ardatzak kontuan hartuta.
Abenduak 13, 18.30tan Zabieleko hitzaldi aretoan.
GIZONAK FEMINISMORANTZ
“GIZONAK PAREKIDETASUNAREN BIDEAN: AUKERAK ETA KORAPILOAK”- HITZALDIA eta SOLASALDIA
Ibai Fresnedo (Hiruki Larroxa)
Hitzaldiaren helburua, gizon izatearen subjektutasunean eta, parekidetasunaren bidean azpimarragarriak diren aukera eta korapiloetan zentraturik, testuinguratze orokorra egitea litzateke; zeinetan maskulinitatearen eraikuntzan eta honen erreprodukzioan, gizonen pribilegio-egoerak, jarrerak eta egiteak landuko ditugun.
Urriak 27 (ostirala), 18.30tan Zabielen.
HURRENGO BILERA IREKIA
Bilera hauek hiruhileko bakoitzaren hasieran egin ohi ditugu. Bertan, Lotuneko jardueren balorazioa egiteaz gain, proposamenak, interesak eta premiak elkar banatzen ditugu. Hala, hurrengo hiruhilekoetarako gogoak identifikatu eta martxan jartzeko. Zatoz zure ikuspegia konpartitzera!
Abenduak 11, 18.30etan Luardon.