LOTUNE HITZALDIA: EMAKUME ETA ZAHARTZAROA. HAUSNARKETA FEMINISTA

  • Noiz 2023/02/22 18:00 - 19:00"
  • Non ZABIEL KULTUR ETXEA

 

Hizlaria: Ixone Fernandez de Labastida (antropologoa)

Gure testuingurua analizatu eta zahartzaroari egozten diogun esanahi kulturala lantzeko proposamena da hau. Zer esan nahi du zaharra izateak gure kulturan? Ze eragin du generoak? Zein dira emakume zahar gisa gure kulturan ditugun errealitateak? Eta arazoak? Ze arazo sortzen ditu zahartzaroaren gainean dugun iruditegi sozialak?