Ipuinaren Ordua. SUPER NI!

  • Noiz 2020/03/05 17:00 - 18:00"
  • Non LIBURUTEGIAN
Martxoaren Ipuinaren Ordua

EMAKUMEAREN EGUNA ospatzeko... ELSSIE XALBADOR-ek aurkezten du "SUPER NI!"

Martxoak 5, osteguna. Liburutegian. Sarrera librea.
17:00etan. 4 urtetik gorakoentzat

XXI.mendeko neskato bat asper-asper eginda dago betiko printzesa eta printzeen ipuinekin, non printzesak printzearen zain egoten dira eta, haiek, printzesa salbatu. Orduan, ipuinak berak uste duen bezala kontatzen ditu, horiek errealitateago, berdintasun joera batetik eta guztiontzako eskuragarri diren ikuspuntutik.

 

Ipuinaren Orduko saio bat borobila izateko

 7 oinarrizko puntu

  1. Ipuinez gozatzeko isiltasuna behar beharrezkoa da.
  2. Garrantzitsua da puntualitatea denok batera Ipuinaren Orduaz goza dezagun.
  3. Behin Ipuinaren Ordua hasita ezin izango zara sartu bertan sortzen den giroa ez haustearren.
  4. Ekintzan zehar ezin da ezer jan.
  5. Bi eta hiru urteko haurren kasuan, nagusi batekin sartuko dira.
  6. Heldu hauek beraien haurrez arduratuko dira besteei trabarik egin ez diezaieten.
  7. Ez da gomendagarria haurrak interesa galdu badu bukaera arte egotera behartzea