Merkatu Txikia

  • Noiz 2019/10/05 09:00 - 14:00"
  • Non Beheko Plazan
Urriko merkatu berezi honetan bertan ekoiztutako produktuen aukera zabala izango da.

Azoka guztietan bezala, Merkatu Txiki honetan ere, herriko ekoizleei erostearekin batera, bertako produktuez osatutako produktu sorta bat irabazteko zozketan parte har dezakete bezeroek. Produktu sorta 50€tan baloratua dago. 

Hortaz gain, gazta eta txakolin dastaketa egongo da 12.00etatik aurrera:

- Ardi gazta: Mutrikuko GOIENETXE eta Elgoibarko MAUXITXA

- Behi gazta: Mallabiko AXELEKU

- Txakolina: Mutrikuko SAGARMIÑA

 

Bertokoa eta sasoikoa eskura!!