Merkatu Txikia

  • Noiz 2020/09/12 09:00 - 14:00"
  • Non Mutriku
  • Kontaktu izena
  • Kontaktu telefonoa 943603378
  • Hitzorduaren URLa Kanpo webgunea

AZOKAREN DATUAK

Eguna: irailak 12, larunbata

Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara

Lekua: Goiko eta Beheko plaza

Bertaratuko diren ekoizleak: Ibiri, Antia, eta Ekoalboraz baserrietako produktuak izango dira eskura. Horrez gain, Iratxe loradendako landareak,  Ondareren mermeladak, Goienetxe artzain gazta,  Zortziko eztia eta Amaia Aberasturi artisaua.

 

Eixu Artisau eta Sortzaileak elkarte-tik 15 artisau-sortzailek hartuko dute parte:

- Maduixa gorria

- BotxinChe

. Sara Sendabelarrak

- Saskiak

- Itxasloo

- MadeAr

- Menbrilla

- Eguzkilore Artisautza

- Lanbera jostailuak

- Gorakat

- Udalart

- Artesania Trasgo

- Kenika

- Kurunkun txotxongiloak

- Agtz Prints

 

SEGURTASUN NEURRIAK:

Guztion segurtasuna bermatuta izango da merkatu txikian. Horretarako,  Udalak zein ekoizle eta artisauek neurri bereziak  hartuko dituzte erosketak era seguruan egin ahal izateko:

  • Erabiliko diren mahai guztiak garbitu eta desinfektatuko dira.
  • Karpak errebisatu eta desinfektatuko dira.
  • Gel hidroalkoholikoak eta babes pantailak izango dituzte ekoizleek.  Baita maskarilak eta eskularruak ere.
  • Bezeroentzat ere gel hidroalkoholikoa izango da plazaren sarreran, eskuak garbitzeko.
  • Mahaien artean, zein erosleen artean 5m-ko tartea utziko da.
  • Ekoizle bakoitzak bi mahai izango ditu: Atzeko mahian produktua jartzeko eta aurreko mahaian zerbitzatzeko. Produktua ekoizleek bakarrik ukituko dute; Bezeroek ez.
  • Ekoizleen postu bakoitzeko pertsona bakarra izango da.
  • Ez da dastaketarik ez da zozketarik egingo.

 

Segurtasuna bermatzeko esfortzua denon aldetik izan behar du,  eta horretarako erosleei zentzuz jokatzea eskatzen die Udalak.