Merkatu txikia

  • Merkatu txikia
  • 2021-06-12T09:00:00+02:00
  • 2021-06-12T13:00:00+02:00
  • Ekainaren 12an, Merkatu Txikia ospatuko da Beheko Plazan. Herriko kalitatezko produktuak erosi ahal izango dira, zuzenean ekoizleen eskutik.
  • Merkatu txikia
  • Noiz 2021/06/12 09:00 - 13:00"
  • Non Beheko plaza
Ekainaren 12an, Merkatu Txikia ospatuko da Beheko Plazan. Herriko kalitatezko produktuak erosi ahal izango dira, zuzenean ekoizleen eskutik.

Mutrikun, 2021eko ekainaren 9a

Udaberrian bete betean sarturik eta uda giroa hurbiltzen ari dela, larunbat honetan kalitatezko herriko produktuak erosteko aukera izango dugu Merkatu Txikian.

AZOKAREN DATUAK
Eguna: ekainaren 12, larunbata
Ordutegia: 09:00etatik 13:00etara
Lekua: Beheko plaza
Bertaratuko diren ekoizleak ondorengoak izango dira: Ibiri, eta Ekoalboraz baserrietatik baratzako produktuak ekarriko dituzte. Iratxe loradendako landareak izango ditugu udaberriko balkoiak apaintzeko, Ondareren mermeladak, Goienetxe artzain gazta eta Amaia Aberasturen artisautza etxea apaintzeko.

SEGURTASUN NEURRIAK:

Guztion segurtasuna bermatuta izango da merkatu txikian. Horretarako, Udalak zein ekoizle eta artisauek neurri bereziak hartuko dituzte erosketak era seguruan egin ahal izateko:
- Erabiliko diren mahai guztiak garbitu eta desinfektatuko dira.
- Karpak errebisatu eta desinfektatuko dira.
- Gel hidroalkoholikoak eta maskarilak erabiliko dituzte ekoizleek
- Bezeroentzat ere gel hidroalkoholikoa eskura izango da.
- Mahaien artean, zein erosleen artean 1.5m-ko tartea utziko da.
- Produktu freskoa duten ekoizleek bi mahai izango ditu: Atzeko mahian produktua jartzeko eta aurreko mahaian zerbitzatzeko. Produktua ekoizleek bakarrik ukituko dute; Bezeroek ez.
- Ekoizleen postu bakoitzeko pertsona bakarra izango da.
- Ez da dastaketa ez eta zozketarik egingo.

Segurtasuna bermatzeko esfortzua denon aldetik izan behar du, eta horretarako erosleei zentzuz jokatzea eskatzen die Udalak.