Merkatu txikia

  • Noiz 2024/03/28 20:00 - 21:00"
  • Non Beheko Plaza

Datorren larunbatean, Abuztuak 25, Merkatu Txikia izango da Mutrikuko Beheko Plazan.
Hona hemen azokaren inguruko datu gehiago.


Azokaren datuak:
Eguna: abuztuak 25, larunbata
Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara
Lekua: Beheko Plazan


Ekoizleak: Ibiri, Antia eta Ekoalboraz baserrietako produktuak izango dira eskura. Horrez gain, Ondare enpresako mermelada eta barazki kontserbak, Iratxe loradendako landareak, eta Goienetxeko ardi gazta erosi ahal izango dituzte herritarrek.


Hurrengo merkatuak :
Gogoratu nahi dizuegu irailetik aurrera, berriro ere, hilabeteko bigarren larunbatean egitera pasako garela Merkatu Txikia.
Hori dela eta, iraileko merkatu bakarra irailak 8an izango da eta aurreratzen dizuet Jakoba Errekondoren aholkularitza jasotzeko aukera izango da landareen inguruko zalantza guztiak argitzeko.


Azokako Produktuen Zozketa:
Merkatu txiki guztietan, ekoizleei erostearekin batera, bertako produktuez osatutako produktu lote bat jasotzeko zozketan parte har dezakezu. Produktu sorta 50€tan baloratua dago.