Merkatu Txikia

  • Merkatu Txikia
  • 2019-05-11T09:00:00+02:00
  • 2019-05-11T14:00:00+02:00
  • Urteko lehen Merkatu Txikia ospatuko da larunbatean. Kokaleku berria izango du maiatzeko Merkatu Txiki honek: Mutrikuko Merkatu Plaza.
  • Merkatu Txikia
  • Noiz 2019/05/11 09:00 - 14:00"
  • Non MERKATU PLAZAN
Urteko lehen Merkatu Txikia ospatuko da larunbatean. Kokaleku berria izango du maiatzeko Merkatu Txiki honek: Mutrikuko Merkatu Plaza.

Eguna: Maiatzak 11, larunbata
Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara
Lekua: Merkatu Plaza
Bertaratuko diren ekoizleak: Ibiri, Antia, eta Ekoalboraz baserrietako produktuak izango dira eskura. Horrez gain, Iratxe loradendako landareak, eta Goienetxeko ardi gazta erosi ahal izango dituzte herritarrek.

12:00etatik aurrera, Merkatu plazan bertan, garaiko produktuekin eginiko dastaketa bat emango da. Oraingoan, ilarrak sukaldatuko dira. Ilarrak Hogar del Marinero elkarteko kiedeek sukaldatuko dituzte, eta merkatu txikian erosketa egin dutenek ticket bat jasoko dute dastaketa egin ahal izateko.
Azokako Produktuen Zozketa:
Urtero bezala, Merkatu Txiki honetan ere, herriko ekoizleei erostearekin batera, bertako produktuez osatutako produktu sorta bat irabazteko zozketan parte har dezakete bezeroek. Produktu sorta 50€tan baloratua dago.