Mutrikuk 2026ko Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatuko ditu, «Ondarea gure eskuetan» lelopean
- https://www.mutriku.eus/eu/agenda/mutrikuk-2026ko-ondarearen-europako-jardunaldiak-ospatuko-ditu-ondarea-gure-eskuetan-lelopean
- Mutrikuk 2026ko Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatuko ditu, «Ondarea gure eskuetan» lelopean
- 2026-10-03T10:00:00+02:00
- 2026-10-10T11:00:00+02:00
- Esparbela: Historia eta Etnografia elkarteak eta Mutrikuko Udalak bi jarduera antolatu dituzte herriko ondareari eta tradizioei buruz gehiago ezagutzeko.
- Mutrikuk 2026ko Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatuko ditu, «Ondarea gure eskuetan» lelopean
- Noiz 2026/10/03 10:00 - 2026/10/10 11:00
- Non -
Mutrikuk, beste urte batez, Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatuko ditu. 2026ko edizioak «Ondarea gure eskuetan» du lelo, eta gure ondarea ezagutzeko, babesteko eta etorkizuneko belaunaldiei transmititzeko gonbidapena egiten du.
Ondarea gure historiaren eta nortasunaren parte da, baina haren kontserbazioa ez dago betiko bermatuta. Klima-aldaketak, gure herri eta inguruneen eraldaketek, gizarte-aldaketek edota ezagutza eta tradizioen galerak gure ondarearen hainbat elementu arriskuan jar ditzakete.
Testuinguru horretan, Esparbela: Historia eta Etnografia elkarteak eta Mutrikuko Udalak bi jarduera antolatu dituzte, herriko ondarearen bi alderdi ezagutzeko eta balioan jartzeko.
Mutrikuko arrain-kontserben tradizioa ezagutzeko bisita
Urriaren 3an, 10:00etan, bisita komentatua egingo da, Mutrikuko arrain-kontserben tradizioaren historia eta ondare materiala ezagutzeko.
Ibilbidean zehar, antzinako kontserba-lantegien arrastoak ezagutuko dira, eta arrantzarekin lotutako lanbideen eta herriko paisaiaren arteko harremanaz hitz egingo da.
Data eta ordua: urriaren 3an, 10:00etan
Tokia: Loja Zaharreko arkupetan – ArkuGain elkartea
Hizkuntza: euskara
Prezioa: doan
Karobi eta mendiko labeen ibilbide gidatua
Urriaren 10ean, 10:00etan, karobi eta mendiko labeen ibilbide gidatua egingo da.
Ibilbidearen bidez, iraganeko egitura horien historia ezagutzeko aukera izango da, baita gure paisaian eta baserri-munduan izan duten garrantzia ere.
Data eta ordua: urriaren 10ean, 10:00etan
Tokia: Ibiritxo baserria baino lehenago, eskuinaldean dagoen zabalgunean
Hizkuntza: euskara
Prezioa: doan
Ondarearen Europako Jardunaldi hauek aukera paregabea eskaintzen dute gure ondarea sakonago ezagutzeko, haren balioa aitortzeko eta belaunaldiz belaunaldi transmititzeko.
Informazio gehiago eta erreserbak:
turismo@mutriku.eus
943 60 33 78
Ondarea gure esku dago. Ezagutu eta zaindu dezagun!
