Mutrikuko Eskola Kiroleko 2020-2021 ikasturteko aurkezpen bilera

  • Noiz 2020/10/07 18:30 - 20:00"
  • Bertaratutakoak Kaixo guztioi. Datorren 2020-2021 ikasturte berriaren inguruan, Eskola Kiroleko ikasturte hasierako bilera orokorra antolatu dugu. COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, gaur egun dauden murrizketek jendaurreko bilera jendetsuak daude. Ondorioz, Eskola Kirolaren ikasturte berriaren inguruko informazio guztia online egingo dugu, zuzenean, Mutrikuko Udala Youtubeko kanalean. Bilera urriak 7an izango da, arratsaldeko 18:30ean. Baina bilera ez da bide bakarrekoa izango, jakin badakigulako galdera ugari izango dituzuela. Ondorioz, bilera zuzenean jarraitzen ari zareten bitartean Youtubek eskaintzen duen Txat-aren bidez zuen galdera guztiak bideratu ahalko dituzue, guk erantzun ahal izateko. Gainera, bilera zuzenean jarraitzeko aukerarik ez baduzue, bilera grabatuta geratuko da eta informazio guztia eskuragarri izango duzu. Besterik gabe, Youtube bidez ikusiko garelakoan, jaso ezazue gure agurra. https://youtu.be/q1nFPu774jI