Olatu plantara bisita gidatua

  • Noiz 2019/07/07 11:30 - 12:30"
  • Non MUTRIKUKO PORTUA
Uztailak 7an, igandea, olatu planta bertatik bertara ezagutzeko aukera egongo da.

2011 urtez geroztik, Mutriku mugarri bat da olatuek sortutako energiaren historian; izan ere, bertan dago olatuen energia aprobetxatzen duen munduko lehen merkataritza planta. Ikus-entzunezko batek lagunduko digu ulertzen zer-nolako teknologiak erabiltzen diren energia lortzeko itsasoaren indarretik, eta munduan erreferentea den instalazio gertutik ezagutuko dugu.

Hizkuntza: euskaraz