Ipuinaren Ordua. Inauteriak eta musika

  • Noiz 2020/02/12 17:00 - 18:00"
  • Non Liburutegian
Otsaileko Ipuinaren Ordua

Sorgina Txirulinak aurkezten du "INAUTERIAK ETA MUSIKA"

Ziripot, Miel Otxin, Zaldiko eta beste hainbat lagunak dira ipuin saio honetako protagonistak.
Musika, mozorroak eta animalien inauteria obra ezagutuko dute umeek.
Eta aurten, zertaz mozorrotuko zara?

Ipuinaren Orduko saio bat borobila izateko
7 oinarrizko puntu:
1. Ipuinez gozatzeko isiltasuna behar beharrezkoa da.
2. Garrantzitsua da puntualitatea denok batera Ipuinaren Orduaz goza dezagun.
3. Behin Ipuinaren Ordua hasita ezin izango zara sartu bertan sortzen den giroa ez haustearren.
4. Ekintzan zehar ezin da ezer jan.
5. Bi eta hiru urteko haurren kasuan, nagusi batekin sartuko dira.
6. Heldu hauek beraien haurrez arduratuko dira besteei trabarik egin ez diezaieten.
7. Ez da gomendagarria haurrak interesa galdu badu bukaera arte egotera behartzea