PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS (AMAREN INTXAURRAK)

  • Noiz 2021/02/27 18:30 - 20:00"
  • Non MUTRIKUKO KIROLDEGIA

 

PIRRITX, PORROTX eta MARIMOTOTSen
AMAREN INTXAURRAK ikuskizuna
otsailaren 27an Mutrikuko Kiroldegian


Mutrikuko Udalak antolatuta, otsailaren 27an (larunbata) Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Amaren Intxaurrak ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Mutrikuko Kiroldegian. Edukiera mugatua izanik, bi emanaldi eskainiko dira, lehena arratsaldeko 16:00etan eta bigarrena 18:30ean.

Ikuskizun bakoitzerako 250 sarrera (500 guztira) jarriko dira eta salneurri ezberdineko sarrerak egongo dira: Kantxako sarrerak 6,5€, harmailetako sarrerak 6€ eta harmailetako lehen ilara nahiz izkinetako eserlekuek 5€ (ikuspegia apur bat murritzagoa baitute). Sarrerak otsailaren 5ean jarriko dira salgai online goizeko 10:00etan. Pertsona bakoitzak 4 sarrera erosi ahalko ditu gehienez eta ikuskizunera joateko aukera etxeko txikiei zabaltzeko asmoz, haur bakoitzarekin heldu bakarra joan ahal izango da. Bestalde, heldu batek gehienez 2 haurrekin joateko aukera izango du, segurtasuna bermatu ahal izateko.

 

Sarrerak:
- Online https://entradium.com/es/organizers/mutrikuko-udala orrialdean otsailaren 5eko 10:00etatik aurrera.
- Pertsona bakoitzak 4 sarrera gehienez. 
- Haur bakoitzarekin heldu bakarra joan ahal izango da
- Heldu bakoitzak gehienez 2 haurrekin joan ahalko da.

(*Baldintza hauek betetzea ezinbestekoa izango da ikuskizunera sartu ahal izateko)

 

Ez da sarrera erreserbarik egingo.
Egungo Dekretuak izan ditzakeen aldaketek ikuskizunak orduz aldatzea, bertan-behera geratzea edo eta aforo aldaketak izatea ekar dezake.