Pirritx, Porrotx eta Marimotots: BIZI DANTZA

  • Noiz 2020/10/23 17:00 - 18:00"
  • Non Udal Kiroldegian

PIRRITX, PORROTX eta MARIMOROTSen
BIZI DANTZA ikuskizuna
Urriaren 23an Mutrikuko Kiroldegian


Mutrikuko Udalak antolatuta, Urriaren 23an (ostirala) Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Bizi Dantza ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Mutrikuko Kiroldegian. Edukiera mugatua izanik, bi emanaldi eskainiko dira, lehena arratsaldeko 17:00etan eta bigarrena 19:00tan.

Ikuskizun bakoitzerako 250 sarrera (500 guztira) jarriko dira salgai 6€-ren truke urriaren 16tik aurrera. Lehenengo egunean, ostiralean, Mutrikuko bizilagunek bakarrik izango dute sarrerak eskuratzeko aukera, eta urriak 19tik aurrera salmenta guztientzat zabalduko da. Pertsona bakoitzak 4 sarrera erosi ahalko ditu gehienez eta ikuskizunera joateko aukera etxeko txikiei zabaltzeko asmoz, haur bakoitzarekin heldu bakarra joan ahal izango da. Bestalde, heldu batek gehienez 2 haurrekin joateko aukera izango du, segurtasuna bermatu ahal izateko.

 

Sarreren salmenta egutegia:

· Urriak 16, ostirala - Udaletxearen arkupean.
(Mutrikuko bizilagunentzat bakarrik):
10:00-14:00 / 15:00-18:00

· Urriak 19tik aurrera – Udal Liburutegian.
Astelehenetik ostiralera.
(Salmenta orokorra)
17:00-20:00

 

Geratzen diren sarrera kopurua: 
(Azken eguneraketa: 2020/10/21 - 20:00)

17:00etako saiorako: 8 sarrera geratzen dira.
19:00etako saiorako: 36 sarrera geratzen dira.

 

Ez da sarrera erreserbarik egingo eta geratzen den aforoaren inguruko informazioa www.mutriku.eus web-orrialdean gaurkotuko da egunero.